miércoles, 3 de diciembre de 2014

Abenduak 3: Euskararen eguna

IRANZU.- Abenduak 3 euskeraren eguna da. Gaurkoa egun garrantzitsua da euskaldunontzako, izan ere, gure identitatearen  ikurra dena gailendu nahi dugu.

Gaur egin diren adierazpen anitzen artean, Eskubeltz Taldeak, Algortan antolatu den kalejiran parte hartu du, eta bideomuntaietan ere. Euskera joko, abesti eta dantzekin biziz.

Egun honetan asko daukagu ospatzeko; herri bat elkartzen da, euskararen normalizazioaren aurrera pausu bat emateko eta, beste alde batetik, hizkuntza hau eta gure kultura berriz ere nabari eta bere lekua lortzen dagoela goraipatzeko.

Baina batez ere gogoratu behar dugu, egun guztiak dira euskeraren egun.

No hay comentarios: